XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ni girixtinoa naiz, bainan nihauk ditut ene sinestearen artikuluak finkatzen, horra zer dioten orai jende ainitzek.

Holakoen kontzientzia ez dezakegula juja, bixtan da.

Gizon zuzenak izan ditazke berdin, eta gure errespetua hartze dute.

Bainan galdatzen ahal diotegu halere: Elizaren erakaspenak baztertzen baditutzue, edo Sinesten dut-eko pondu baitezpadakoenak ez baditutzue onartzen, nundik erran dezakezue girixtinoak zireztela?.

Bestalde, horien erranek bortxa gitzazkete, guhauren sinesteaz bi gogoetaren egiterat.

On da ohart gaiten, fedearen erakaspen ainitz gure adimenduarentzat konpreni-gaitzak direla, eta batzutan ezin-onetsiak.

Eta Sinesten duta errexkiegi errepikatzen balinbadugu, horrek ez ote du erran nahi arinkiegi ari girela, axaletikakoak direla gure solasak?.

Zinez eta bihotz guziaz sinesten dugula, egia ote da?.

Nor-nahi izan gaiten, gure fedeak badu beti argitzearen eta barnatzearen beharra.

HAURTXOEN URTXOAK 20-VI-1985.

Berriketariek, kaseta, irrati eta telebixten bidez, egun guziez gerla-solasak derabiltzate.

Zorigaitzez, gaia badute nasai, gerla ari baita nun-nahi: auzoen eta herritarren artean kalapita, mendekio, tzarkeria, eta batzutan odol ixurtzeraino; erresumen artean, zoinek zoin enganatuko, larrutuko; zoinek zoin sekulakotz errautsiko.

Bainan nork aipatzen dauzkigu bakearen alde egiten diren urratsak?.

Heiek ez dira naski hain ikusgarriak!.